Gasteizko eliza batean osturiko Ama Birjinaren estatuaren zilarrezko koroa berreskuratu dute

Publicado: viernes, 20 julio 2018 17:51

GASTEIZ, 20 Jul. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko eliza batean uztailaren 12an lapurtu zuten Ama Birjinaren estatuaren zilarrezko koroa berreskuratu du Ertzaintzak ostiral honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak uztailaren 12an jaso zuen lapurretaren salaketa. Gasteizko eliza batean dagoen Ama Birjinaren estatuaren XIX. mendeko zilarrezko koroa ostu zuten, eliza irekita zegoenean.

Ertzaintzako agenteek egindako ikerketari esker jakin zuten koroa gizonezko batek lapurtu zuela eta, ondoren, bigarren eskuko artikuluen denda batean saldu zuela. Azkenean, Ertzaintzak balio historiko handiko koroa berreskuratu du, eta ustezko lapurra inputatuko du, ebasketa delitu bategatik.