Gasteizko etxebizitzetan lapurretak egiten aditua zen taldeko beste kide bat atxilotu dute

Actualizado: viernes, 25 febrero 2011 14:41

GASTEIZ, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek Gasteizko etxebizitzetan lapurtzen aditua zen taldeko beste kide bat atxilotu zuten atzo gauean. Egindako ikerketei esker, dirudienez atxilotuek Madril, Iruñea, Miranda de Ebro (Burgos) eta Donostiako hainbat pisutan ere lapurretak egin zituztela egiaztatu ahal izan dute ertzainek, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo gaueko 21:00ak aldera, Gasteizko Zaramaga auzoan, 37 urteko gizonezko bat atzeman zuen Ertzaintzak etxebizitzen lapurretan aditua den talde bat desegiteko abiatutako operatiboaren barruan. Urtarriletik hona nazioarteko delitugileen talde honetako ustezko kidea delakoan atxilotzen dute seigarren pertsona da atzokoa.

Abian dagoen ikerketak datu berriak eskaintzen ditu egunetik egunera. Orain arte, Gasteizko bederatzi etxebizitzatan egindako lapurretak eta Marbellako hotel batean egindako beste bat egotzi ahal izan dizkiete; baina dagoeneko Arabako hiriburuko hamargarren etxe batean eta Madril, Iruñea, Miranda de Ebro eta Donostiako beste lautan egindako lapurreten egileak direla ziurtatuko luketen frogak dituzte agenteek.

Ustezko lapur hauen ekintza-eremuaren zabalera erakusten dute datu hauek guztiek. Delituetako bi Gasteizko Udaltzaingoaren aurrean salatu ziren eta hauek Ertzaintzari beharrezko laguntza guztia eskaini beren ikerketetarako.

Dirua, bitxiak eta material elektronikoa eta ikus-entzunezkoa osten zituzten gehienbat etxebizitzetatik. Gasteizko pisuetako bateko miaketan urrearen kalitatea zehazteko erabili ohi den harri bat ("ukitzeko harria") aurkitu zuten agenteek. Orain arte egindako ikerketetatik ondorioztatu daitekeenez, talde honetako kideek, legez kontrako eran eskuratutako objektuak berriz saltzen zituzten.