Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hiru ikuskizun eskainiko ditu "Gabonetan jai" programan

"Gabonetan Jai" Gasteizen
OIHANEDER EUSKARAREN ETXEA
Actualizado: lunes, 11 diciembre 2017 13:25

GASTEIZ, 11 (EUROPA PRESS)

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak "Gabonetan jai" familia giroan euskaraz gozatzeko ekimena antolatuko ditu hirugarren urtez. 2018ko urtarrilaren 2tik 4ra bitartean izango da, eta Eidaberen "Baserrian Amets", Xabier Lizasoren "Izeba tekla" eta Imanol Ituiñoren "Magia parrastan" ikuskizunek osatuko dute egitaraua. Ikuskizun bakoitza alde zaharreko Goian proiektuaren baitan dagoen ekintza batekin osatuko da. Parte hartzeko gonbidapenak eskuragarri daude.

Ikuskizunak eguerdiko 12:00etanm hasiko dira, eta diziplina kultural ezberdinetako jarduerak izango dira: antzerkia, musika eta magia. Saioak adin ezberdinetako umeei zuzenduta egongo dira, eta ikuskizunez gain, Goian egitasmoaren baitako taldeek parte hartuko dute.

Horrela, Oihaneder Euskararen Etxeko arduradunek jakinarazi dutenez, lehenengo egunean, urtarrilaren 2an, antzerkiaren ostean Sukaldari Txikien Taldeak tailerra egingo du, eta bigarren eguneko saioa Auzo Dance taldearen dantzaldiarekin hasiko da. "Gabonetan jai" ekimenaren
hirugarren saioan, Alde Zaharreko Zirko Handiak tailer laburra eskainiko du.

Parte hartzeko gonbidapena beharrezkoa izango da, eta abenduaren 28ra arte Oihaneder Euskararen Etxeko harreran egongo dira eskuragai. Pertsona bakoitzeko gehienez lau gonbidapen banatuko dira: bi ume gehi bi laguntzaile. Ateak ikuskizunak hasi baino ordu laurden lehenago zabalduko dira eta umeek gurasoak edo beste helduren batek lagunduta egon beharko dute.