Gasteizko tranbiak gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Ama Zuriaren jaietan

Tranbia Gasteizen
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 30 julio 2014 14:31
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 30 (EUROPA PRESS)

   Euskotrenek Gasteizko tranbiaren gaueko zerbitzu berezia antolatu du Ama Zuriaren jaiak direla eta, ohiko eskaintza osatzeko dute. Horrela, abuztuaren 4tik 9ra, tranbiak gau osoan zehar gelditu barik ibiliko dira, abuztuaren 9an izan ezik, zerbitzua goizaldeko 03:37an amaituko baita.

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen sozietate publikoak jakinarazi duenez, egunero gaueko 23:28tik goizaldeko 05:58ra (Abetxukorantz) eta gaueko 23:37tik goizaldeko 06:07ra (Ibaiondorantz) bitartean eskainiko da zerbitzu berezia. Zehazki, erdialdeko adarran (Antso Jakituna-Honduras), lau zirkulazio ibiliko dira orduko, bi noranzkoetan, eta Ibaiondo eta Abetxuko adarretan, 30 minutuz behin izango dira zirkulazioak, bi noranzkoetan.

   Halaber, abuztuaren 4tik 9ra, Angulema eta Antso Jakituna geralekuen artean dagoen tartean ez da zirkulaziorik eskainiko eguerdiko 12:00etatik aurrera, eta aldaketa hori gaueko tranbien zerbitzu berezia bukatu arte luzatuko da. Ohiko zerbitzuaren hasieratik eta eguerdiko 12:00etara bitartean, tranbiak linea guztian zehar ibiliko dira, hau da, Angulema-Ibaiondo eta Angulema-Abetxuko tarteetan.

   Gainera, abuztuaren 4an, arratsaldeko 16:00etatik gaueko 23:00etara, tranbia zerbitzua indartuko da, Zeledonen jaitsiera dela eta. Abetxukotik eta Ibaiondotik hamar minutuz behin irtengo dira tranbiak Antso Jakitunerantz, eta horrela, Erdialdeko Adarran zirkulazioak egongo dira bost minutuz behin.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta Twitter gunean (@euskotrenejgv).