Gasteizko tranbiak gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Blusaren eta Neskaren Eguna dela eta

Tranbia Gasteizen
EUSKOTREN
Actualizado: lunes, 23 julio 2018 10:18

GASTEIZ, 23 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak Gasteizko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Blusaren eta Neskaren Eguneko ospakizuna dela eta. Astearte gaueko 23.10etik asteazken goizeko 06.30era bitartean ibiliko da zerbitzu berezia, eta 30 minutuan behin zirkulazio bat eskainiko du Legebiltzarra-Abetxuko eta Legebiltzarra-Ibaiondo tarteetan, bi noranzkoetan.

Halaber, asteazkenean, Legebiltzarra-Angulema tartean ez da zerbitzurik egongo arratsaldeko 13.00etatik aurrera, eta ohiko zerbitzua zenbait tranbia berezirekin indartuko da: Ibaiondo-Angulema 11.48an eta Kañabenta-Angulema 11.42an eta 12.27an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta app ofizialean.