Gazteen Euskal Behatokiak "Europa Helmuga Gida 2017" argitaratu du

Beatriz Artolazabal sailburua eta Ander Añibarro zuzendaria
IREKIA
Actualizado: lunes, 12 junio 2017 17:50

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Gazteen Euskal Behatokiak "Europa Helmuga Gida 2017" argitaratu du, Europar Batasuneko herrialderen batera lan egitera, ikasketak egitera, hizkuntzak ikastera edo oporrak igarotzera joan nahi duten gazteei zuzenduta. Gidak hainbat baliabide eskaintzen ditu ehun hizkuntza baino gehiago on line doan praktikatzeko, 200 herrialdetako hiztunekin txateatzen eta ahozkera praktikatzen.

Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak azaldu duenez, gidaren seigarren edizioan, aurrekoetan bezala, Gazteen Euskal Behatokiak Antonio Jesus Rodriguez Martinez nazioarteko mugikortasunaren adituaren laguntza izan du. Adituak 424 erreferentzia berri sartu ditu edizio berrian. Modu honetan, web orrietara loturak dituzten 2.674 esteka osatu eta ordenatu daude gidan.

Gida "tresna osagarria" dela eta Euskadiko Gazte Informazio Sareko bulegoetako gazteria zerbitzuetako profesionalek egiten duten lana garatzen laguntzen duela fdierazi du Añibarrok. Argitalpena .pdf formatuan deskargatu ahal da, euskaraz zein gaztelaniaz, Gazteen Euskal Behatokiaren web orrian.