PROGRAMA BERRIA JARRI DU ABIAN

Genero indarkeriako biktimei laguntza emango die epaiketetan Jaurlaritzak

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak programa bat martxan jarri du, biktimak salaketa jarri ostean izango duen epaiketarako laguntza eskaintzeko asmoz. Herrizaingo Saileko biktimen arretarako zerbitzuaren bidez, biktimek epaiketetan zein jarrera izan behar duten ikasiko dute eta epaiak ulertzeko laguntza izango dute.

   Herrizaingo Saileko iturriek azaldu dutenez, emakumezkoentzat epaitegiak toki deserosoak izaten dira eta bertan erabiltzen den hizkera ulertzeko zaila. Erasotzailearekin topatzeko beldurra ere ohiko gauza bat izaten da epaitegietan, baita epailearen erantzuna ulertzeko zailtasuna ere.

   Horregatik, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren programa berriaren helburua epailearen aurrean sor daitekeen antsietatea kontrolatzea da. Horrez gain, biktima epaiketarako prestatzea bilatzen du.

   Horrela, aurreikusitako helburuen artean daude, besteak beste, biktima eroso sentiaraztea, itxaronaldia sozializatzea eta biktima epaitegietara heltzean arretarekin ibiltzea erasotzailearekin topo ez egiteko.

   Programa genero indarkeria (eraso sexualak, bortxaketak, sexu-jazarpenak, sexu esplotazioak) jasan duten emakumezkoei eskainiko diote, Biktimei Laguntzeko Zerbitzuaren laguntza noizbait izan duten ala ez.

   Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren ustez, pauso honen bidez, "ezinbesteko laguntza eskainiko zaie emakumezkoei, jasan duten indarkeriaz poliki-poliki ahazten joateko eta euren autogestioa eta autogobernua berreskuratu ahal izateko".

   Genero indarkeriaren biktimei laguntza ematen lan egiten duten hainbat profesionalen aurrean aurkeztu dute programa. Otsailaren 15ean Donostian aurkeztu zuten, 16an Bilbon eta 17an Gasteizen, eta aste honetan emakumeei eskaintzen hasiko zaie.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.