Genero indarkeriaren biktimen lekukotzak biltzen dituen "Ikusteko ahotsak" liburua, kalean berriz

"Iikusteko Ahotsak" Liburua
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: viernes, 31 marzo 2017 17:18

BILBO, 31 (EUROPA PRESS)

Bizkaiko Foru Aldundiak berriro argitaratu du genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeen testigantzak jasotzen dituen "Ikusteko ahotsak" liburua, lehenengo argitaraldia agortu ondoren. Lanak bertsio digitala ere badu, euskaraz (http://bit.ly/2l73GCN) zein gaztelaniaz (http://bit.ly/2lBa7yL).

Foru erakundeko iturriek jakinarazi ostiral honetan dutenez, argitaratutako liburua eskuratzeko interesa dutenek berdintasuna@bizkaia.eus helbide elektronikora idatziz eskatu behar dute.

Liburuan, guztira, 12 kontakizun biltzen dira, emakume askok pairatzen dituzten eraso eta erailketen inguruko lekukotzekin osatuak. Gainera, Miguel Lorrente auzitegiko mediku, Granadako Unibertsitateko irakasle eta Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiaren artikulu bat du hasieran, eta gazte, emakume zein gizonentzako aholkuak jasotzen dituen hiru kapitulu.