Gerdauko langileek lanuztea egin dute Basauriko lankidearen heriotza salatzeko

Actualizado: jueves, 9 enero 2014 13:15
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Gerdau enpresako (lehen Sidenor) langileek lanuztea egin dute ostegun honetan, goizeko 10:00ak arte, Basauriko (Bizkaia) lantegian asteazken arratsaldean izan zen lan istripuaren ondorioz gertaturiko 53 urteko lankidearen heriotza salatzeko. Langilea deskarga elektriko baten ondorioz hil zen.

   Horrez gain, gertatutakoa salatzeko elkarretaratze bat ere egingo dute ostiral honetan, urtarrilaren 10ean, eta Gerdau enpresako lantoki guztiei parte hartzeko deia egin diete.

   ELA sindikatuak jakinarazi duenez, langileen batzordeak istripuaren ondoren deitu zituen lanuztea, gaur goizeko 10:00ak arte egin dena, eta ostiraleko elkarretaratzea, Basauriko lantokian 12:00etatik 13:00ak arte "protesta modura" egingo dena.

   Bestalde, hildakoak lan egiten zuen PINE Instalazioak eta Muntaiak enpresako beharginek ere elkarretaratzea egingo dute arratsalde honetan, 15:00etatik aurrera, Derion (Bizkaia) kokatuta dagoen enpresaren egoitzaren aurrean, eta ostiralean Gerdaun egingo den elkarretaratzearekin ere bat egin dute.

   Halaber, langileen batzordeak dei egin die Gerdau konpainiako lantoki guztiei, ostiral honetan egingo den protesta ekintzarekin bat egin dezaten.