Gernika-Lumoko Bakearen Museoak ekintza ezberdinak eskainiko ditu Aste Santuko egun guztietan

Actualizado: miércoles, 20 abril 2011 12:06

BILBO, 20 Abr. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Bakearen Museoa zabalik egongo da Aste Santuko egun guztietan eta ekintza ugari eskainiko ditu. Gainera, egun osoko irekiera berezia izango da apirilaren 24an eta 25ean, eta sarrera doakoa izango da 26an, Gernikako bonbardaketaren 74. urteurrenena dela eta.

Bestalde, museoko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, apirilaren 19tik 30era, norbanakoentzako doako bisita gidatuak (zita aurretiaz eskatu barik) izango dira eguerdiko 12:30etan eta arratsaldeko 17:30etan.

Halaber, apirilaren 27, 28 eta 29an, museora hurbiltzen den neska-mutil orok museoak antolaturiko doako tailer eta eskulanetan parte hartu ahal izango du, 11:00etatik 13:00etara.

Gainera, betiko erakusketa iraunkorraz gain, Ana Teresa Ortega argazkilariaren "Isilarazitako kartografiak: Errepresio frankistaren esparruak" izenburuko aldi baterako erakusketa ere bisitatu ahal izango da (ekainaren 12a arte dago ikusgai).