Gernika-Lumoko Bakearen Museoak Facebook eta Twitter-eko bere lagun guztiak gonbidatuko ditu museoa doan bisitatzera

Actualizado: jueves, 27 enero 2011 19:14

BILBO, 27 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Bakearen Museoak sare sozialetan apustu handia egin du eta Facebook eta Twitter sareetan dituen lagun guztiak museoa dohainik bisitatzera gonbidatu ditu.

Izan ere, Bakearen Museoa Fundazioak kanpaina berri bat jarri du abian, eta horri esker, museoak Facebook-en dituen lau profiletako (euskaraz, gaztelaniaz, ingleses eta frantsesez) baten edota Twitter-en dituen bi profiletako baten laguna egiten dena dohainik sartu ahal izango da Bakearen Museoa bisitatzera.

Kanpaina hau martxan egongo da otsailaren 27ra arte, eta ondoren azaroaren 27tik abenduaren 30ra arte. Modu honetan, Facebook edo Twiter-en Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko lagun egiten denak momentu atsegin batigaro dezake museoaren instalazioak eta erakusketa interesgarriak dohainik bisitatzen.