Gernika-Lumoko turismo bulegoak 77.604 bisitari jaso ditu 2017an, aurreko urtean baino 1.787 gehiago

Gernika-Lumoko Merkatua
GERNIKA-LUMOKO UDALA
Publicado: miércoles, 17 enero 2018 14:19

BILBO, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko turismo bulegoak 77.604 bisitari ertregistratu ditu 2017. urtean, hau da, aurrekoan baino 1.787 gehiago (%2,36 gehiago). Bisitaririk gehien dituen eguna astelehena izan da berriz, kopuru osoaren %17,02rekin, hau da, 12.210 turista, "merkatua turismoa Gernika-Lumora erakartzeko baliabidea dela frogatuz", Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez.

Espainiako Estatuko bisitariak guztien %49,87 izan dira, eta beste herrialde batzuetakoak %37,19. 2016ko datuekin alderatuta, espainiar bisitariak 3.645 gehiago izan dira. Estatuko bisitariaren profila familia osoarena da. Beste herrialdeetakoei dagokienez, gazteak izan dira turismo bulegora gehien joan direnak, 2016an baino %8 gehiago.

Estatuko bisitarien artean, gehienak Kataluniatik (5.217) eta Madriletik (4.222) heldu dira. Halaber, gehitu egin da autonomia erkidego batzuetako bisitarien kopurua, bereziki Madrilekoena (%22), Valentziakoena (%12) eta Andaluziakoena (%11). Beste herrialdeetako bisitarien artean, frantsesak (5.171), alemanak (1.577) eta britainiarrak (1.070) nabarmendu dira.