Gernikan (Bizkaia) sexu-erasoa egiten saiatzeagatik atxiloturiko mutila epailearengana eraman dute

Actualizado: miércoles, 2 enero 2013 13:26

BILBO, 2 Ene. (EUROPA PRESS) -

Emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita Gernikan (Bizkaia) atxilotutako gizonezkoa epailearengana eraman dute asteazken honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez.

Gertaerak asteartean izan ziren, goizeko 9:00ak jota zirela, susmagarria Gernikako Iparragire kaletik zihoan emakume baten gainera joan zenean. Gizona emakumea bazter batera eramaten saiatu zen, zirriak egiten zizkion eta arropa kentzen saiatzen zen bitartean.

Metro batzuk aurretik zihoazen biktimaren bi lagun laguntzera joan ziren oihuak entzun ondoren. Orduan borrokan aritu ziren erasotzailearekin, eta atxikitzea lortu zuten polizia heldu arte. Atxilotuak 19 urte eta hainbat polizia-aurrekari ditu.