"Gernikarte" erakusketa abuztuaren 30era arte izango da ikusgai Kultur Etxean

Actualizado: jueves, 4 agosto 2011 15:30

BILBO, 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

Udalerriko artista ezberdinen obrak biltzen ditu "Gernikarte" erakusketak eta ez da orain arte egin den lehen edizioa. Abuztuaren 30era arte egongo da hura ikusteko aukera Gernikako Kultur Etxean bertan, Udalak berak jakinarazi duenaren arabera.

Gernikako artista ezagunek hartuko dute parte erakusketan, edozein motatako artea jorratzen dutenak, horien artean irudipena, pintura zein eskultura sartzen direlarik barnean.

Nahiz eta parte hartuko duten 26 artisten lanak ezberdinak izan, erakusketaren parte hartzaile guztiek daukate gauza bat komunean, denek egin baitute bakarkako erakusketaren bat, eta horrek heldutasun bat ematen omen dio artistari.