Getxok kriminalitate-indizerik baxuena du Euskadin 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerri guztien artean

Publicado: viernes, 16 marzo 2018 15:46

BILBO, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Getxok kriminalitate-indizerik baxuena izaten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerri guztien artean (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Barakaldo eta Irun), 23,07ko delinkuentzia-tasarekin --1.000 biztanleko dauden delituen kopurua--, udalerrien artean altuena 55,51, Bizkaiko batez bestea 42,19 eta Euskadiko batez bestea 37,36 izanik.

Honela, Getxok Uribe Kostako (Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Urduliz, Plentzia eta Gorliz) delinkuentzia-tasarik (1.000 biztanleko dauden delituen kopurua) baxuena du, 23,07koa; gainerako udalerrien artean altuena, berriz, 52,46koa da.

"Datu horiek erakusten dute Getxo udalerri segurua dela, aurreko urteotan jadanik adierazi dugun bezala, eta lan eta baliabideen esfortzuarekin segituko dugu gure Udaltzaingoan, segurtasun maila hori mantentzeko", nabarmendu du Keltse Eigurenek, Herritarren Segurtasuneko zinegotzi arduradunak.

Udaltzaingoaren 2017. urterako memorian jasotako datuen arabera, arau-hauste penalengatik 996 salaketa jaso ziren, aurreko urtean baino 31 gutxiago, eta ez zen erailketei lotutako inolako salaketarik jaso. (Hilketa/Erailketa, burutua edo saiakuntza-graduan).

Beste alde batetik, lesioengatik 51 salaketa erregistratu ziren (2016. urtean 49), eta sexu-askatasunaren kontrako gertaerengatik hiru salaketa (2016. urtean bakarra). Ez zen salaketarik jaso sexu-erasoengatik, eta 2016. urtean, aldiz, bakar bat egon zen.

Era berean, ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako 817 salaketa egon ziren (2016. urtean 869). 291 ebasketa egon ziren (2016. urtean 351) eta indarkeriaz egindako 108 lapurreta (aurreko urtean 172).

GENERO ETA ETXEKO INDARKERIA

Udaltzaingoak 11 espediente izapidetu zituen iaz emakumeen aurkako indarkeriagatik (genero-indarkeria eta etxeko indarkeria), 2016. urtean baino bi gutxiago.

Genero-indarkeriaren biktimei dagokienez, bederatzi izan ziren eta etxeko indarkeriaren biktimak, bi; azken kasuan biktimak beti izan dira emakumeak. Gainera, Udaltzainek 2017. urtean, guztira, 2.093 zaintza egin zituzten, zaintzapean dauden indarkeriaren bederatzi biktimekin.

ATXILOTUTAKO ETA IKERTUTAKO PERTSONAK

Udaltzaingoak, guztira, 176 atxiloketa egin zituen, eta 2016. urtean, aldiz, 193 izan ziren (%61,10 Zigor Kodeari lotutakoak, askotariko delituengatik; %37,20 bide-segurtasunari lotutakoak; eta %1,70 genero-indarkeriari lotutakoak).

Era berean, Getxoko Udaltzaingoen Koordinazio Zentroan, 2017. urtean, guztira, 21.021 gorabehera erregistratu ziren 2016. urteko 22.274koekin alderatuta. Horietatik gehienak trafikokoak (7.300), herritarren segurtasunekoak (5.285), udal-ordenantzakoak (3.819) eta alarmetakoak, pertsonak laguntzekoak eta ibilgailukoak izan dira (1854). Gainerakoak trafiko-istripuekin (514), bide-informazioarekin eta beste zerbitzu batzuekin izan dute zerikusia. Horrenbestez, gorabeheren ondorioz, 18.027 polizia-jarduketa egin behar izan ziren (2016. urtean 17.455).

PROGRAMATUTAKO ZEREGINAK ETA AURREZ AURREKO ZERBITZUAK

Iaz, guztira, 2.709 zeregin programatu ziren, 2016. urteko 2.381eko kopuruaren aldean. 1.518 trafikoa eta bide-segurtasunaren prebentziorako izan ziren, 655 herritarren segurtasunaren prebentziorako, 158 kulturako gaien prebentziorako, 17 trafikoko prebentzio-kanpainetarako eta abar.

Herritarrekiko gertutasunaren zereginari dagokionez, segurtasun-patruilek 1.808 zerbitzu egin zituzten udalerriko kaleetatik (2016. urtean 2.082), eta oinez 1.935 (2016. urtean 1.613).
Zerbitzu bakoitzeko batez beste inbertitutako denbora 87 minutukoa izan zen.

ISTRIPUAK

Udaltzaingoan erregistratutakoaren arabera, urterik urte, behera egin du istripuen kopuruak, eta ezbehar-kopuruari dagokionez, udalerriak gutxi ditu. Trafikoko 398 istripu zenbatu ziren, 2016. urteko 422 istripuen aldean. Horietatik 79tan biktimak egon ziren (2016. urtean 98) eta 319tan ez zen biktimarik egon (2016. urtean 324).

Ez zen hildakorik erregistratu, eta aurreko urtean, berriz, bat egon zen. 11 zauritu larri egon ziren, eta 2016. urtean, ordea, 10. Zauritu arinen kasuan, 92 egon ziren, eta aurreko urtean 97.

Azkenik, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak iaz 45 alkoholemia- eta droga-kontrol egin zituzten elkarrekin. Udaltzaingoa, bere aldetik, antzeko 103 kontrol egin zituen. Guztira, 148 kontrol egin ziren, eta aurreko urtean 172. Alkoholemia- eta droga-kontrol gutxiago egin ziren, baina trafikoari buruzko prebentzio-kanpainen kontrolak ugaritu ziren: 261 kontrol 2017. urtean (2016. urtean 190). Prebenitzeko kontrol horiei esker, istripuen indizeak behera egiten du eta bideen zirkulazioa hobetzen da.