Getxoko 30 bat udaltzainek euskaraz ere artatu ahal dutela jakinarazteko pegatina bat eramango dute uniformeetan

Getxoko udaltzain bat, pegatinarekin
GETXOKO UDALA
Actualizado: viernes, 31 octubre 2014 14:31

BILBO, 31 Oct. (EUROPA PRESS) -

Getxoko (Bizkai) Udaltzaingoko 30 bat agentek "Nahi baduzu euskaraz" pegatina eramango dute beren uniformeetan, herritarrei jakinarazteko beraiekin euskaraz hitz egin dezaketela. Ekimena Getxoko Udalak jarri du martxan, udaltzain batzuek beren eginbeharrak euskaraz ere egiteko agertutako interesari eta nahiari erantzuna emateko.

"Langile horiek, Udaleko beste batzuek bezala, herritarrei aditzera eman nahi zieten beren lana euskaraz ere egin dezaketela. Bere lanaren berezitasuna dela eta, Udalak uste izan du erarik hoberena dela beren uniformeetan pegatina bat jartzea, 'Nahi baduzu euskaraz' leloarekin, erakundeak euskaraz antolatzen dituen jardueretan erabiltzen duen logoarekin batera", azaldu du Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.

Jarduera, Getxoko Udalean indarrean dagoen Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren barruan kokatzen da. Administrazioari lotutako atalean, planaren helburua euskararen erabilera bermatzea da, zerbitzurako hizkuntza zein lanerako hizkuntza delako, horrela herritarren eskubideak bi hizkuntza ofizialetan bermatuz.