Getxoko Udalak (Bizkaia) 105.000 euro eman dizkio GEEM elkarteari udalerrian merkataritza bultza dezan

Actualizado: viernes, 3 junio 2011 14:06

BILBO, 3 Jun. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) 105.000 euroko diru-laguntza eman dio Getxo Enpresa eta Merkataritza-GEEM elkarteari aurten udalerrian merkataritza-jarduerak antolatu eta bultza ditzan.

Zehazi, GEEM elkarteak Getxori buruzko argazki album bat egingo du (5.000 euroko diru-laguntza) eta merkataritza sustatzeko zazpigarren kanpaina antolatuko du (13.000 euro). Gainera, III. Rist-Rast Irabazi lehiaketarako 6.000 euro jaso ditu, eta Erakusleihoen XXI. Lehiaketarako, beste horrenbeste. Halaber, XXI. Getxo Moda antolatzeko 48.000 euro jasoko ditu GEEM elkarteak, IX. Getxo Outlet-erako 16.600 euro eta I. Getxo International Cup-erako 10.400 euro.

Aitor Soloeta Getxoko Udaleko Ekonomiaren Sustapenerako zinegotziak adierazi duenez, "diru-laguntza, krisialdi honetan, Getxoko Udalak udalerriko jarduera ekonomikoa sustatzeko egiten duen ahalegina da, eta baita bertoko dinamizazioa, aberastasuna eta lanpostuak sortzeko lanaren beste adibide bat ere".