GI-20 errepideko errei bat itxiko da, Intxaurrondo inguruan, Errenteriara bidean, gaurtik ostegunera

Actualizado: martes, 22 julio 2014 10:24

DONOSTIA, 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

GI-20 errepideko 5 eta 9 kilometro puntuen artean gainazala konpondu behar da Errenteriara bidean, eta horregatik, noranzko horretako errei bat itxi da, gaur goizeko 06:00etatik ostegun arratsaldeko 15:00etara bitartean. Intxaurrondoko irteera adarra ere itxita egongo da lanek irauten duten bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Errei bat beti irekita egongo den arren, auto ilarak sor daitezkeenez, Donostiatik Errenteriara eta Irunera doazenei GI-41 errepidea hartzeko gomendatzen zaie, Zorroagako tunelean aterata.

Era berean, GI-20 errepidean Errenteriako noranzkoan doazela Intxaurrondora sartu nahi dutenek, GI-20-5 irteera har dezakete, Gomistegiko biribilgunerantz (Ancla), eta han bira eman eta Herrerako bidea hartuz Intxaurrondora sartu.