Gintonic jazz taldearekin bukatuko da bihar Getxoko "Neguko Bidaia" zikloaren hirugarren edizioa

Actualizado: jueves, 17 febrero 2011 18:20

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gintonic jazz laukotearen emanaldiarekin bukatuko da bihar Getxoko (Bizkaia) Andres Isasi Udal Musika Eskolak antotalutako "Neguko Bidaia" errezitaldi eta solasaldien zikloaren hirugarren edizioa. Kontzertua 19:15ean hasiko da eta sarreraren prezioa lau eurokoa izango da.

Gintonic laukotea Mario Clavell flauta-jotzaileak eta Andres Isasi Musika Eskolako irakasleak eratu zuen. Bera, taldekide guztiak bezala (Ramon Escobar, Dabid Martin eta Eduardo Lazurtegi), ibilbide handiko eta mundu osoko agertokietan esperientzia zabala duten musikariak eta Euskadiko zentro ospetsuenetako irakasleak dira.

Taldearen jarduera-eremua jazza da, baina bere errepertorioak toki arruntetatik ihes egiten du eta rock, world music edo tangotik datozen musiketan barneratzen dira.

Josu Loroño Getxoko Udaleko Komunikazioko zinegotziak eta Andres Isasi Musika Eskolako presidenteak "Neguko Bidaia" kontzertu didaktikoen programari publikoak emandako erantzun onaren aurrean bere poza adierazi du.

"Hiru urte pasatu ondoren, Musika Eskolak eskaintzen duen egitarau zabalaren barruan ekimen hau finkatuta dagoela uste dugu. Entzundako kontzertu bakoitzak musika ezberdina eskaini du -barrokoa, folka, lirikoa, ganbarakoa eta jazza- eta musikarien eta entzuleen artean lortutako interakzio maila altuak ildo horretatik jarraitzera eta datorren urteko edizioan pentsatzera animatzen gaitu", esan du.