Gipuzkoako 584 zergadun gehiagok aitortu dituzte ondasunak estatutik kanpo

Actualizado: miércoles, 23 abril 2014 17:13
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

   Apirilaren 1etik gaur arte Gipuzkoako 584 zergadunek eman diete Ogasunari Espainiako Estatutik kanpoko ondasunen edo eskubideen berri. Guztira, urtarrilaren 1etik hona, Gipuzkoako 5.723 zergadunek aurkeztu dute betebehar hau, Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

   Estatutik kanpoko ondasunen edo eskubideen inguruan Ogasunari informatzeko epea hilabete luzatu zuen Gipuzkoako Aldundiak. Lehen epea martxoaren 31ra artekoa bazen ere, apirilaren 30era arteko luzapena onartu zuen, epearen barruan haien borondatez aitorpena aurkeztu ez zuten zergadunei beste aukera bat emateko, informatu ezean aurreikusitako isunak handiak baitira.

   Modu honetan, Gipuzkoako zergadunen erdiak aholkularitza zerbitzuetara jo du (2.895), eta beste erdiak, berriz, bere kabuz aurkeztu du 720 eredua (2.828).

   Estatutik kanpoko ondasunei buruzko informazioa emateko epea apirilaren 30ean amaituko da, eta Gipuzkoako foru Ogasunak eskerrak eman dizkie betebehar hau egin duten zergadun guztiei, "oso modu egokian erantzun dutelako".