Gipuzkoako aldizkariak digitalizatzeko 800.000 euro banatuko ditu Aldundiak

Actualizado: miércoles, 22 octubre 2014 17:58

DONOSTIA, 22 Oct. (EUROPA PRESS) -

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak, krisian dauden sektoreen inguruan Batzar Nagusietan egin duen agerraldian, 800.000 euroko laguntza lerro berezi bat iragarri du gaur, urriaren 22an, lurraldean gaur egun paperean argitaratzen diren eta egoera kritikoan dauden egunkariak beren edizio digitalak moldatzen joan daitezen, informazio kontsumoko ohitura berriei aurre egin ahal izateko.

Garitanok azaldu du foru erakundeak hiru urte eta erdi daramatzala krisian dauden enpresak edo sektoreak laguntzen, eta nabarmendu du komunikabideen sektoreak urteak daramatzala krisiak jota. Hori dela eta, azaroan zehar foru dekretua bat onartuko du Aldundiak, krisiak jota eta bideragarritasun arazoak dituzten Gipuzkoako komunikazio enpresak laguntzeko.

"Laguntza hori paperetik digitalizaziorako bidea egiteko izango da, hau da, etorkizunerako bidea egiteko laguntza lerro bat zabalduko dugu, eta Gipuzkoa osoan banatzen diren egunkarientzako izango da. 800.000 euro banatuko dira aukezten diren proiektuentzako. Honela, Eusko Jaurlaritza lagundu baino gehiago kaltetzen ari den sektore bati erantzungo dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eta bidez batez, oinarrizko eskubidea den informazio pluraltasuna bultzatuko dugu", esan du.