Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 euro xedatuko ditu mankomunitateentzat biohondakinak gaika biltzeko

Actualizado: martes, 1 marzo 2011 18:50

DONOSTIA, 1 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko zortzi mankomunitateei guztira 400.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki, bosgarren edukiontziaren bidez biohondakinak gaika jasotzeko ekimena abian jartzeko edo zabaltzeko elementuak (edukiontziak, ontziak, poltsa konpostagarriak) eskuratzeko gastuei aurre egiteko.

Diru-laguntzak Garapen Iraunkorreko foru diputatu Carlos Ormazabalek eta mankomunitateetako presidenteek aurki sinatuko dituzten hitzarmenen bidez arautuko dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiak xedatzen du zenbateko diru-laguntza eman behar zaion mankomunitate bakoitzari biztanle kopuruaren arabera. Horrela, Debabarreneko Mankomunitateak 31.109 euro jasoko ditu; Debagoienekoak, 34.986 euro; San Markos Mankomunitateak, 175.576 euro; Sasieta Mankomunitateak, 39.274 euro; Txingudikoak, 43.775 euro;

Tolosaldekoak, 33.956 euro; Urola Erdikoak, 17.667 euro eta Urola Kostako Mankomunitateak, 23.654 euro.