Gipuzkoako Foru Aldundiak tarifak igo ditu egoitza eta eguneko zentroetan

Actualizado: viernes, 2 marzo 2012 14:48
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiak berarekin plaza hitzartuak dituzten gizarteratzeko, adinekoen, ezinduen edo gaixotasun mentalak dituztenen eta adingabeen zentroei ordaintzen zaizkien tarifen igoera onartu du, lurraldeko 5.500 langilek izango duten soldata igoera ordaintzeko. Hain zuzen ere, langile horiek martxoan hasiko dira eguneratutako ordainsariak kobratzen, 2012ko urtarrilaren 1eko atzera eraginekin.

   Gizarte Politikako foru diputatu Ander Rodriguezek neurri horren berri eman du Plangintza eta Inbertsioetako foru zuzendariarekin batera. Rodriguezek azaldu duenez, lurraldearen egoera ekonomikoa kontuan hartuta, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egin behar izan dituen aurrekontu doiketak ikusita, Gizarte Politikako Sailak 2012. urtean plaza hitzartuen kostuen finantzaketa bere horretan uztea erabaki du.

   Hala ere, salbuespen bat aplikatuko da alor desberdinetako langileen lan eskubideak bermatze aldera. Horrela, mendeko pertsonen eta minusbaliotasuna edo buruko gaixotasunen bat duten pertsonen eguneko zentro eta egoitzetan 2010ean eta 2011n onartutako hitzarmen

kolektiboek eragindako soldata igoerak langileen kostuak gehitu ditu eta, ondorioz, Foru Aldundiak 5.700.000 euroko gastu gehigarria xedatzea erabaki du, Diputatuen Kontseiluak hasieran onartutakoaz gain. Horrela, Gizarte Politikako Foru Sailak bermatu egiten du bai entitate kudeatzaileen egonkortasun ekonomikoa, bai eta langileen lan eskubideen aitorpena ere.

   Gizarte Politikako diputatuak azpimarratu duenez, hitzarmen kolektibo horien kostua onartzerakoan lortu da, besteak beste, zentroetako langileen baldintzak hobetzea, eta, ondorioz, zentroetan hartzen diren adineko mendeko pertsonei, minusbaliotasuna duten pertsonei, adingabeei eta gizarteratze baliabideen erabiltzaileei ematen zaien arretaren kalitatea hobetzea.

   Mendeko pertsonen eta minusbaliotasuna duten pertsonen egoitza eta eguneko zentroetan lan egiten duten langileen kasuan, %2,8 igoko da egun indarrean dagoen tarifa. Rodriguezen esanetan, "horrek aukera emango du lurraldeko 5.000 langile ingururen soldatak hobetzeko, kontuan hartuta, gainera, emakumeak gehiengoa diren alor bateko lan eskubideak nabarmen hobetuko direla".

ADINGABEEN ARRETA

   Babes gabezia egoeran dauden adingabeen arretari dagokionez, 2011ko abuztuaren 1ean, enpresa ordezkarien eta zenbait ordezkaritza sindikalen artean sinatutako Gipuzkoako gizarte esku-hartzearen hitzarmen kolektiboa argitaratu zen.

   Erabaki horrekin lortu da, besteak beste, zentroetako langileen baldintzak hobetzea; izan ere, orain arte ez bezala, hainbat plus ordaintzeko beharra jaso baita hitzarmen horretan, besteak beste, gaueko, txandako, asteburuko eta jaieguneko plusak. Kasu honetan, hitzarmena aplikatzearen ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren tarifa %15 igoko da, eta eragina izango du Gipuzkoan lan egiten duten 400 pertsona ingururen gain.

   Era berean, Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politikako Sailak lankidetza hitzarmenak ditu gizarteratzeko zentroekin, besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen dituztenekin: ostatua, mantenua, errehabilitaziorako eta prestakuntzarako esku-hartzea, gizarte laguntza eta lan munduan sartzeko laguntza. Kasu honetan, 110 langile daude guztira, tarifen igoera %6 izango da eta 533.751 euroko gastua suposatuko du.

   Azkenik, Gipuzkoan 31 pertsonek egiten dute lan buruko gaixotasunak dituztenen zentroetan, eta atal honetako tarifak 1,09ko igoera izango dute, 6.500 eurokoa, hain zuzen ere.