Gipuzkoako Ogasunak 394 milioi euroko zorra azaleratu zuen 2013an

Actualizado: lunes, 3 marzo 2014 13:58
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 3 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako foru Ogasunak 394 milioi euroko zorra azaleratu zuen 2013. urtean, hau da, aurrekoan baino %2,2 gutxiago (2012an 403 milioiko zorra izan zen). Zor osotik, 139 milioi Sozietateen gaineko Zergarena izan ziren, 119 milioi BEZarena, 109 milioi PFGZrena eta 5 milioi Ondarearen gaineko Zergarena.

   Helena Franco Ogasuneko foru diputatuak agerraldia izan du gaur, martxoaren 3an, Batzar Nagusietako Ogasuneko batzordean, iruzurraren aurkako planaren iazko balantzea egiteko, Xabier Olano Ogasuneko zuzendariarekin eta Javier Moreno Ogasuneko Laguntza eta Koordinazio Zerbitzuko buruarekin batera.

   Agerraldian emandako datuen arabera, Gipuzkoako Ogasunak 394 milioi euroko zorra azaleratu zuen iaz; %35 (139 milioi), Sozietateen gaineko Zergari dagokio, eta %31 (119 milioi) BEZari. Halaber, 109 milioi PFGZtik eratorri ziren, eta 5 milioi Ondarearen gaineko Zergatik.

   Guztira, 987 espediente ikuskatu ziren, 492 aurreikusi ziren arren, eta 1.800 ikuskapen egin, helburua 1.100era heltzea zen arren. Horrela, 131 milioi euro azaleratzea lortu zen, hasieran ezarritako helburua (100 milioi) baino %30 gehiago. Hori dela eta, Olanok esan du emaitzak "bikainak" izan direla.