Gipuzkoako zenbait herritan iruzurrezkoak izan daitezkeen gas azterketak egiten ari direla ohartarazi dute

Gaz azterketekin arretaz ibiltzeko gomendatu du Oarsoaldeak
Reuters
Actualizado: miércoles, 23 noviembre 2011 13:53

DONOSTIA, 23 Nov. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako hainbat udalerritan iruzurrezkoak izan daitezkeen gas azterketak egiten dituen enpresa bat atzeman dutela jakinarazi die Oarsoaldeako herritarrei eskualdeko Kontsumitzaleen Informaziorako Bulegoak.

Bulegoko arduradunen arabera, enpresa horretako ordezkariak etxez-etxe joaten dira gas azterketa egin behar dutela esanez, eta goma eta erreguladorea aldatu ondoren, 100 euro inguru kobratzen dituzte, baina ez dute benetako gas azterketa egiten eta bezeroari ez diote azterketa ziurtagiria ematen.

Egoera horren aurrean, ohartarazpen batzuk egin ditu Oarsoaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoak. Horrela, gas naturalaren kasuan, Naturgas enpresaren aldez aurretiko abisua jaso behar du erabiltzaileak gas azterketa egiteko. Enpresak eskutitz bat bidaltzen du gas azterketaren eguna eta ordua zehaztuz, eta azterketa hori gas fakturarekin batera ordaintzen da.

Butanoaren kasuan, Repsolek eskutiz bat bidaltzen du azterketa egiteko garaia dela esanez, eta erabiltzaileak deitu behar dio enpresa instalatzaileari azterketa egin dezan. Aurrekontua eskatzea komeni da prezioak libreak baitira.

Halaber, etxera doan langileari instalatzaile karneta eta enpresaren akreditazioa eskatu behar zaio, eta instalatzaileak lana bukatzen duenean, azterketa ziurtagiria eta faktura eskatu behar zaio. Ziurtagiririk ez jasotzea, azterketa ez egitea bezalakoa da, eta legalki ez du ezertarako balio. Azkenik, edozein zerbitzu eskatu aurretik, aurreko ziurtagiria indarrean ote dagoen begiratu behar da.