Gizarte-babesaren gastu guztia Euskadiko BPGren %24,5 izan zen 2010ean

Actualizado: miércoles, 30 enero 2013 11:34

BILBO, 30 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gizarte-babesaren gastu guztia Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinaren (BPG) %24,5 izan zen 2010. urtean. Datu horrekin, 27-EBko batez bestekoaren (%29,4) azpitik da dago EAE, aldea gutxituz doan arren, 2005ean %7,9 bazen aldea, 2010ean %4,8 zelako. EAEri dagozkion datuak Eustatek landu ditu, SEEPROS (Gizarte Babesaren Estatistika Integratuen Sistema Europarra) metodologiaz.

Erreferentziako beste adierazle bati erreparatuz gero, hau da, biztanleko gastuari, Euskadiko biztanleko gizarte-babesaren gastua, erosteko ahalmenaren parekotasunean (EAP) neurturik, 7.889 izan zen 2010ean, europar batez bestekoa baino %9,7 handiagoa -batez besteko horren gainetik 2007an jarri zen EAE- eta espainiar batez bestekoa baino %25,4 handiagoa.

EAEn gizarte-babeseko baliabideetan 15.970,6 milioi euro erabili ziren 2010ean, aurreko urtean baino %3,7 gehiago. Administrazio-gastuak kenduta, gizarte-prestazioen balioa 15.653,6 milioi euro izan zen 2010ean, hau da, metaturiko tasan urteko %7,8ko hazkundea izan da 2000tik.

Funtzioen araberako gizarte-prestazioen gastuari begiraturik, zati nagusia bi funtziotan metatu zen 2010ean: Adinekoekikoa eta Gaixotasuna/Osasun arreta. Adinekoekikoan pentsioak eta ostatu eta etxeko arretaren asistentzi-prestazioak daude, guztira 6.004,2 milioi euro eta prestazio guztien %38,4 izanik. Gaixotasuna/Osasun arreta funtzioko gastua 4.443,0 milioi euro izan zen 2010ean, hau da, guztiaren %28,4. Barne ditu aldi baterako ezintasunengatiko prestazioak eta osasun-prestazioak.

Langabezia funtzioaren gastuan, langabezi-prestazioez gain, enplegu-prestakuntzarakoa dago, eta hirugarren zen garrantzian, 2010ean gizarte-prestazioen %10,7rekin eta langabe erregistratuko 12.693 eurorekin. Funtzio honetako hazkunderik handiena 2009an izan zen, non %59,3 hazi zen 2008ren aldean.

Etxebizitza eta Gizarte bazterketa prestazioen gastua 526,2 milioi euro izan zen, hots, guztiaren %3,4, eta hazkunderik handiena izandako gastua izan zen, %10,6rekin 2009ren aldean. Hazkundeetan bigarren Adinekoekikoa izan zen (%6,5), eta hirugarren Familia (%5,7), 2009ren aldean.

Gaixotasuna/Osasun arreta funtzioa %0,4 murriztu zen 2009ren aldean, jaitsi egin baitziren aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak dirutan eta mantendu egiten da osasun-arretaren gauzazko prestazio-gastua 2009ren aldean.

Gizarte-babeseko gastua egiten duten unitate-instituzionalizatuei erreparatuz gero, Gizarte Segurantzak eta Estatuko administrazioak eginikoa 2010ean guztiaren %59,8 izan zen; euskal administrazioek %32,1 egin zuten, eta instituzio pribatuek %8,1. Gizarte Segurantzak eta Estatuko administrazioak eginiko gastuak izan zuen hazkunde-tasarik handiena 2010ean (%4,6). 2000-2010 aldian euskal administrazioek eginikoa da urteko tasa metatuan hazkunderik handiena duena (%9,6).