Gizon bat atxilotu dute Barakaldon gidabaimenik gabe gidatzeagatik

Actualizado: martes, 25 enero 2011 14:38

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Barakaldon (Bizkaia) bide segurtasunaren kontrako delitu bat leporatuta, auto bat gidabaimenik gabe gidatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaera atzo arratsaldeko 16:00etan izan zen, Barakaldoko Euskadi Etorbidean, herritarren segurtasunerako lanak egiten ari zen Ertzaintzaren patruila batek Volkswagen Passat batean zihoazen bi lagun identifikatu zituenean.

Datuak Ertzaintzaren aginte eta kontrol gunearekin kontsultatu ondoren, agenteek egiaztatu zuten autoaren gidariak gidabaimena aldi baterako kenduta zuela epaitegi baten aginduz. Horregatik, ertzainek 30 urteko gizonezkoa atxilotu zuten bide segurtasunaren kontrako delitu batengatik.