Gizon bat atxilotu dute Bilbon bidekotekidea jo eta mehatxatzeagatik

Actualizado: jueves, 11 mayo 2017 18:05

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

Ertzaintzaren agenteek 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten asteazkenean Bilbon, genero indarkeriako delitu baten egilea delakoan. Ustez, atxilotuak bikotekidea jo eta aizto batekin mehatxatu zuen etxebizitzan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atxiloketa goizeko 07:00ak aldera izan zen, Rekalde auzoko etxebizitza batean. Gizonak bikotekidea jo omen zuen eztabaida batean, eta jarraian, sukaldeko aizto batekin herio mehatxuak egin omen zizkion. Gertaera horien ondoren, biktima etxetik alde egiten saiatu zen baina gizonak ez zion utzi.

Hori guztia kontuan izanda, bertaratutako ertzainek 34 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, genero indarkeriako delitu bat egotzita. Atxilotuak aurrekariak ditu tratu txarrengatik.