Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekidea jotzeagatik

Actualizado: lunes, 11 febrero 2013 14:33

BILBO, 11 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat atxilotu zuten igandean Bilbon bere bikotekidea jotzea egotzita. Atxilotuak 30 urte ditu, Bilboko Udaltzaingoak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Gertaerak igande goizaldeko 7:00ak aldera izan dira, 31 urteko emakumearen etxebizitzan, Francisco Macia kalean. Biktimaren arabera, erasotzileak zenbait muturreko eman dizkio aurpegian eta ostikadak zangoetan.

Arratsaldeko 17:00ak aldera, Bilboko Udaltzaingoaren unitate batek Constantino Tenorea kalean aurkitu eta atxilotu du 30 urteko J.I.C.R. gizonezkoa, genero indarkeriako delitu bat egotzita.