Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekidea jotzegatik

Actualizado: lunes, 18 abril 2011 15:50

BILBO, 18 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bilbon genero indarkeriako delitu bat egotzita, bikotekidea jo ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Salaketaren arabera, gertaerak igande goizaldeko 5:30ak aldera izan ziren Atxuri auzo bilbotarreko kale batean. Biktima han geratu zen bikotekidearekin eta, heldu bezain laster, gizonak iletik heldu eta, bultzaka, emakumearen etxebizitzaren atarian sartu zuen. Barruan zeudela, jotzen, iraintzen eta mehatxatzen hasi zen, eta horma baten kontra ere jo zuen. Orduan, emakumeak askatzea lortu zuen eta bere etxera sartu zen.

Ordu batzuk geroago, eta jasandako lesioen ondorioz, biktima ospitalera batera joan zen eta Ertzaintzari gertatutakoa jakinarazi zion. Erasotzailea iluntzean aurkitu eta atxilotu zuten, genero indarkeriako delitu bat egotzita. Gaur goizean epaitegiera eraman dute, eginbide polizialak bukatu ondoren.