Gizon bat atxilotu dute Bilbon lankide bati atzamar batean ebaki bat egiteagatik

Actualizado: martes, 1 febrero 2011 18:35

BILBO, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bilbon arma zuriarekin egindako lesioen delitu bat leporatuta. Atxilotuak ebaki bat egin zion lankide bati atzamar batean eta ebakuntza kirurgikoa egin behar izan zioten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Erasoa Abando auzo bilbotarrean kokaturiko jantoki bateko sukaldean gertatu zen, atzo arratsaldeko 17:00ak aldera. Lekukoek (jantokiko lankideak) jakinarazi zutenez, bi lankide eztabaidan ari ziren sukaldean eta batek aizto batekin eraso egin zion besteari. Ertzaintzari jakinarazi ondoren, beste lankide batek Basurtuko Ospitalera eraman zuen zauritua, eta bertan artatu zioten atzamar batean zuen ebakia.

Agenteek sukaldeko langileen testigantzak jaso zituzten eta 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, arma zuriarekin lesioen delitu bat egitea leporatuta. Atxilotua epailearengana eramango dute eginbide polizialak behin bukatuta.