Gizon bat atxilotu dute Bilbon, neska adingabe bati sexu erasoa egiteagatik

Actualizado: lunes, 29 junio 2015 17:24

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzarne agenteek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igandean Bilbon, 17 urteko neska bati sexu erasoa egitea eta mugikorra lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Gertakariak igande goizeko 09:00ak aldera izan ziren, Bilboko Kale Nagusian. Ertzaintzaren herritarren segurtasuneko patruila batek izon bat ikusi zuen antza mozkortuta zegoen neska batez sexualki abusatzen. Gainera, ustekabean mugikorra lapurtu omen zion aldez aurretik.

   Ertzainak haiengana gerturatu ziren, mutila identifikatu zuten eta, ondoren, anbulantzia bat eskatu zuten, emakumea ospitale batera eraman eta han artatu zezaten. Atxilotuari sexu askatasunaren aurkako delitu bat eta ebasketa falta bat leporatu dizkiote, eta igandean bertan Bilboko guardiako epaitegira eraman zuten.