Gizon bat atxilotu dute Bilbon zerbitzari bati arma zuri batekin erasotzeagatik, edari bat ordaintzeari uko egin ondoren

Actualizado: jueves, 27 enero 2011 12:53

BILBO, 27 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Bilbon taberna bateko zerbitzari bati arma zuri batekin erasotzea leporatuta, edari bat ordaintzeari uko egin ondoren, Bilboko Udaltzaingoko iturriek jakinarazi dutenez.

Atzo gaueko 21:00ak aldera, Bizkaiko hiriburuko Udaltzaingoko unitate batek San Frantzisko kaleko taberna batera joan behar izan zuen, liskar bat gertatzen ari zelako. Bertara heltzean, udaltzainek ikusi zuten taberna bateko zerbitzari batek -24 urte- odolezko orban bat zeukala kamisetan, zehazki ezkerreko aldean. Zaurituak agenteei azaldu zien lokaletik irtetzear zegoen bezero batek arma zuri batekin eraso ziola saihets-hezurren aldean.

Dirudienez, edari bat ordaintzeari uko egitean, bezeroak tabernaria mehatxatu eta iraindu zuen, eta orduan establezimendutik ateratzen saiatu zen baina momentu horretan eraso egin zion. Horregatik, udaltzainek 36 urteko M.B. gizonezkoa atxilotu zuten, eta DYAren anbulantzia batek Basurtuko Ospitalera eraman zuen biktima.