Gizon bat atxilotu dute Donostian, bikotekide ohiari erasotzeagatik

Actualizado: jueves, 24 abril 2014 17:22
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 24 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren agenteek 40 urteko gizonezko bat atxilotu dute goizalde honetan Donostian, genero indarkeriako delitu bat egotzita, bikotekide ohiari eraso egin omen baitio. Bikotearen seme-alaba adingabeek jakinarazi dute ama eraso baten biktima izan dela. Gainera, ustezko erasotzaileak urruntzeko agindu bat zuen eta urratu egin du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Gertaera goizalde honetan gertatu da, Donostiako Egia auzoko etxebizitza batean. Etxean zeuden bikotearen seme-alaba adingabeek SOS Deiak zerbitzuaren 112 larrialdi telefonora deitu dute, aita amari eraso egiten ari zela jakinarazteko.

   Biktimak ondoren jarri duen salaketaren arabera, erasotzailea etxera joan da seme-alabak ikustera. Gero, goizaldean, bikotea eztabaidan hasi da eta gizonezkoak bikotekide ohiari jo egin dio.

   Antza denez, emakumea besoetatik heldu du gelatik ez irteteko eta, lepotik heldu ondoren, lurrera bota du. Seme-alabetako batek gizonak erasoa etetea lortu du, eta biktima beste gela batean babestu da beste bi adingabeekin, ertzainak iritsi arte.

   Agenteek emakumeari eta bi adingabeei lagundu diete, eta 40 urteko gizonezkoa atxilotu dute, genero indarkeriako delitu bat egotzita; emakumea osasun zentro batera eraman dute, lesioak baitzituen. Ertzainek egiaztatu dutenez, atxilotuak emazte ohiarengandik urruntzeko agindu bat zuen indarrean, eta beraz, epailearen sententzia urratzea ere egotzi diote. Genero indarkeriagatik aurrekariak dituen atxilotua epailearen aurrera eraman dute eguerdian.