Gizon bat atxilotu dute Donostian bikotekideari erasotzeagatik

Actualizado: viernes, 31 octubre 2014 16:34

DONOSTIA, 31 Oct. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 28 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, genero indarkeriako delitu bat egotzita, bikotekideari erasotzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gaur goizaldeko 03:00ak aldera, emakume batek Ertzaintzari jakinarazi dio bere bikotekideak eraso egin diola, Donostiako Gros auzoko beren etxebizitzan. Patruila bat tokira joan da, eta egiaztatu du biktimak odola zerion zauri bat zuela kopetan.

Emakumeak agenteei esan die bikotekideak aurpegian jo zuela katilu batekin, eztabaidan ari zirela, eta zauri hori eragin ziola. Emakumeak anbulantzia bateko osasun langileen laguntza behar izan du.

Ustezko erasotzaileak etxetik alde egin zuen, baina handik gutxira aurkitu dute etxetik gertu, eta genero indarkeriako delitu bat egotzita atxilotu dute.