Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati indarkeriaz poltsa lapurtzeagatik

Actualizado: lunes, 2 mayo 2011 19:34

DONOSTIA, 2 May. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Donostian emakume bati mehatxu eta eraso egiteagatik, poltsa lapurtzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo gaueko 22:00ak aldera, Ertzaintzari jakinarazi zioten emakume bati lapurreta egin ziotela Donostiako Amara Berri auzoan. Dirudienez, salatzailearen ezagun batek mehatxatu eta jo egin zuen kalean zeraman poltsa lapurtzeko asmoz. Poltsa lortu ondoren tokitik ihes egin zuen lapurrak.

Ertzaintzak ikerketa hasi zuen eta agenteek pixka bat geroago aurkitu zuten susmagarria, biktimaren poltsa zeukala. 41 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta delitu bategatik. Jarraian, ertzain-etxera eraman zuten, ondoren epailearen aurrera eramateko.