Gizon bat atxilotu dute Errenterian banaketa-furgoneta bat lapurtu eta aparkaturiko bi autoren kontra talka egiteagatik

Actualizado: jueves, 10 febrero 2011 19:18

DONOSTIA, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 26 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean Errenterian (Gipuzkoa) ogia banatzen duen furgoneta bat lapurtzeagatik. Gainera, ihesean, lapurrak aparkaturiko bi auto jo ditu furgonetarekin, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaerak goizeko 8:00ak jotzear zeudela izan dira. Ogia banatzen duen furgoneta bat Errenteriako Olibet industrialdetik zegoen, tren geltokiaren ondoan, eta gidaria barruan ez zegoela aprobetxatuta, gizon bat furgonetara igo da eta lapurtu egin du.

Lapurra Errenteriako erdigunerako noranzkoan abiatu da eta pixka bat geroago Askatasunaren Martiriak kalean utzi du, ihesean zihoala aparkaturiko bi auto jo ondoren. Autoetan zein lapurturiko furgonetan hainbat kalte eragin ditu lapurrak.

Ertzaintzaren eta Errenteriako Udaltzaingoko agenteak tokira joan dira. Ertzaintzaren patruila batek lapurraren deskribapenarekin bat zetorren gizonezko bat aurkitu du Santa Clara kalean. Susmagarria ertzainei aitortu die furgoneta lapurtu zuela, eta atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute. Ohiko eginbideak bukatu bezain laster, epailearengana eramango dute.