Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, auto bat lapurtzera zihoanean

Actualizado: lunes, 21 julio 2014 13:33

GASTEIZ, 21 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igandean Gasteizen, ibilgailu baten abiarazteko sistema manipulatzen ari zela harrapatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Igande goizaldeko 06:00ak jota zirela, herri segurtasuneko patruila bat Salburua auzora hurbildu zen. Pertsona batek Ertzaintzari jakinarazi zion aparkatutako auto baten barruan pertsona bat zegoela eta ateetako batek indarrez ireki zutela zirudiela. Tokira helduta, agenteek ikusi zuten auto horretako gidariaren atea tokitik aterata zegoela eta barruan gazte bat zegoela, abiarazteko sistemako kableak manipulatzen.

Polizia ikusitakoan, susmagarriak korrika alde egin zuen autotik, baina geldiarazi eta autoari "zubia" egiten saiatu zela egiaztatu zuten; hortaz, atxilotu egin zuten. Ondoren, jakin zuten aparkatuta zegoen beste auto bat ere ustez lapurtzen saiatu zela zonalde berean, ibilgailuak antzeko kalteak baitzituen.

22 urteko gizonezko bat da atxilotua, eta lehendik ere baditu aurrekariak. Atxilotu ondoren ertzain etxera eraman zuten, egin beharreko eginbideak egiteko, eta, ondoren, epailearen esku jarri zuten.