Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzeagatik

Actualizado: miércoles, 26 enero 2011 19:24

GASTEIZ, 26 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 38 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Gasteizen genero indarkeriako delitu bategatik, bere bikotekidea jo ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko 1:00ak jota, Ertzaintzari jakinarazi diote familia-eremuan egindako tratu txarren ustezko kasu bat gertatzen ari zela Gasteizko Salburua auzoko etxebizitza batean.

Ertzainak biktimarekin harremanetan jarri dira eta bikotekideak jo egin duela esan die. Dirudienez, eztabaida baten ondoren, gizonak iraindu egin du eta buruan kolpe bat eman dio, ondoren lurretik arrastaka eramanez. Gainera, bikotekidearengandik jasotzen dituen tratu txarra azken hilabeteetan ohikoak izan direla salatu du.

Gizonezkoa ere etxebizitzan zegoen, eta gertatutakoa baieztatu die agenteei. Hori dela eta, atxilotu egin dute, eta goizean zehar epaitegira eraman dute.