Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jo eta aizto batekin mehatxatzeagatik

Actualizado: martes, 10 enero 2012 14:57
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 10 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren agenteek 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten astelehen gauean Gasteizen, genero indarkeriako delitu baten egilea izateagatik, bikotekidea jo eta arma zuri batekin mehatxatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Astelehen gaueko 21:00ak jotzear zirela, herritar bat agertu zen ertzain-etxean Aranbizkarra auzoko etxebizitza batera Ertzaintza joateko eskatuz, gizon batek bikotekidea bere gogoz kontra atxikita zuelako. Dirudienez, emakumeak mezu bat bidali zuen salatzailearen telefono mugikorrera gertaera jakinaraziz.

   Ertzaintzaren patruila bat joan zen bertara baina agenteek ez zuten erantzunik jaso lehen aldiz deitu zutenean, barrutik zaratak entzuten zituzten arren. Azkenean, gizon batek atea ireki zien eta ertzainek ustezko biktima gela batean aurkitu zuten; emakumeak baieztatu zien bikotekideak eraso egin ziola.

   Emakumearen arabera, gizonak jo egin zuen herio-mehatxuak egin aurretik. Sukaldeko aizto bat ere jarri zion lepoan, eta momentu batean, burko bat buruaren gainean, ustez itotzeko asmorekin. Ondoren, erasotzaileak ez zion etxetik irtetzen utzi, baina emakumeak adiskide bati laguntza mezu bat bidaltzea lortu zuen. Ertzainek berehala atxilotu zuten gizona, eta ertzain-etxera eraman zuten, ohiko izapideak egiteko.