Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emazteari aizto batekin erasotzeagatik

Actualizado: martes, 2 febrero 2016 12:03

GASTEIZ, 2 (EUROPA PRESS)

   Gizon bat atxilotu dute Gasteizen indarkeria matxistako delitu bat egotzita, emazteari aizto batekin eraso eta mehatxu egiteagatik, bi seme-alaba adingabeak aurrean zeudela. Atxilotuak 36 urte ditu.

   Gasteizko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, atxiloketa astelehenean izan zen, Arabako hiriburuko Zaramaga auzoan. Emakume batek Udaltzaingora deitu zuen, erasoa salatuz. Bertaratutako agenteek baeiztatu zuten emakumeak kontusioak zituela aurpegian.

   Biktimak adierazi zien senarrarekin eztabaida ari zela eta, halako batean, gizonak sukaldeko aizto bat hartu eta bere aurka erabiltzen saiatu zela, bi seme-alabak aurrean zeudela.

   Hori entzunda, agenteak gizonarekin eta seme-alabekin hitz egin zuten. Adingabeek amak esandakoa baieztatu zuten, eta udaltzainek gizona atxilotu zuten, indarkeria matxistako ustezko delitu bat leporatuta.

   Adingabeak emakumearen adiskide batean etxean geratu ziren, lesioak artatzeko ospitale batera eraman zutelako, eta atxilotua epailearengana eramango dute astearte honetan.