Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, neska adingabe bati sexu abusua egiteagatik

Actualizado: martes, 22 julio 2014 14:00
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 22 (EUROPA PRESS)

   Gizon bat atxilotu zuten astelehen gauean Gasteizen, establezimendu publiko batean hamar urteko neskato bati sexu abusua egiteagatik, Gasteizko Udaltzaingoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Sexu abusua astelehen arratsaldeko 17:30 aldera gertatu zen, Gasteizko establezimendu publiko batean, eta adingabearen senideek salatu zuten.

   Dirudienez, irudiak jasotzen dituen segurtasun sistema batek grabatu zuen adingabearen aurkako sexu gehiegikeria, eta bideoa eraman dute epaileari emateko.