Gizon bat atxilotu dute Getxon, alkohol tasa laukoiztuz gidatzeagatik

Publicado: lunes, 18 junio 2018 16:15

BILBO, 18 Jun. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udaltzaingoak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du astelehen honetan, ekainaren 18an, bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, baimendutako alkohol tasa ia laukoiztuz gidatzeagatik, Getxoko Udalak jakinarazi duenez.

Atxiloketa goizaldeko 01.30 aldera izan da, Romo auzoan, prebentziozko alkoholemia kontrol batean. Udaltzainek ibilgailu bat geldiarazi dute ausazkoan. Autoaren gidariari alkoholemia proba egin diote, eta 1,15mg/l-ko emaitza eman du, onartutakoa baino ia lau aldiz altuagoa. Hori dela eta, gizona atxilotu dute, bide segurtasunaren kontrako delitu batengatik.

Era berean, joan den asteburuan, Getxoko Udaltzaingoak salaketa administratiboa jarri zien bi pertsonbari, baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik. Polizia eginbideak burutu eta bideratu ondoren, Getxoko guardiako epaitegira bidaliko dira.