Gizon bat atxilotu dute Getxon bikotekidea jo eta burko batekin itotzen saiatzeagatik

Actualizado: jueves, 2 febrero 2012 11:46
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Getxon (Bizkaia) bikotekidea jotzea eta burko batekin itotzen saiatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi duenez.

   Goizaldeko 2:00ak aldera, Ertzaintzaren larrialdietako zerbitzuak biktimaren telefono dei bat jaso du. Emakumeak laguntza eskatu du eta bere ezkontidea bera hiltzen saiatzen zegoela ohartarazi du.

   Gizonak telefonoa kendu dio emakumeari eta deia moztu egin da helbidearen daturik hartu gabe. Hala ere, etxebizitzatik zetozen oihuak entzun dituen auzokide batek Ertzaintzari deitu dio eta patruila bat minutu batzuk geroago agertu da bertan eta gizona atxilotu du.

   Dirudienez, senar-emazteek eztabaida bat izan dute eta gizonak iletik heldu du. Ondoren, hormaren kontra jo eta burko batekin itotzen saiatu da. Bertaratutako ertzainek Gurutzetako Ospitalera eraman dute emakumea eta bertan artatu dute. Ondoren, salaketa eta beste izapide batzuk egiten lagundu diote.

   Medikuak gizona ere artatu du, biktimak eragindako atzamarkadak zituelako, erasoan defendatzen saiatu baita. Atxilotuak aurrekariak ditu beste harreman batean antzeko gertakarietan nahasita egoteagatik, eta ertzain-etxean dago epaitegiera eramateko zain.