Gizon bat atxilotu dute Irunen, bikotekideari erasotzeagatik

Actualizado: martes, 24 febrero 2015 16:11
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 24 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren agenteek 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Irunen (Gipuzkoa) astelehen arratsaldean, elkarrekin bizi diren etxebizitzan bikotekideari erasotzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Arratsaldeko 15:30ean Ertzaintzari jakinarazi zioten gizon bat bikotekideari eraso egiten ari zela biak bizi diren etxebizitzan. Agenteak bertara joan ziren, eta biktimak esan zienez, eztabaidan ari zirela bikotekideak herio mehatxuak egin zizkion eta eraso egin zion, 9 urteko alaba bertan zegoela. Halaber, ez zela lehen aldia jakinarazi zien.

   Hori guztia jakinda, ertzainak ustezko erasotzailearekin hitz egin zuten, eta eztabaidan aritu zirela eta jo egin zuela aitortu ondoren, 37 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten, genero indarkeriako delitu bat egotzita. Jarraian, ertzain etxera eraman zuten. Atxilotua aurretik ere atzeman zuten, baten, eta astearte goizean eraman dute Irungo Guardiako Epaitegira.