Gizon bat atxilotu dute Irunen (Gipuzkoa) beste bati aurpegian edalontzi bat apurtzeagatik

Actualizado: lunes, 4 abril 2011 18:58

DONOSTIA, 4 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 50 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean Irunen (Gipuzkoa) lesioen ustezko delitu bat egotzita. Dirudienez, erasotzaileak edalontzi bat apurtu zion aurpegian beste gizon bati diskoteka batean zeudela. Biktimari ebakuntza egin behar izan zioten Bidasoako eskualde-ospitalean, aurpegian zituen zauriak zirela eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaerak igande goizaldeko 3:00ak jota izan ziren, Irungo lokal-diskoteka batean. Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen eraso baten berri eman ziotelako; pertsona bat aurpegian zauritu omen zuten.

Agenteek zauritua aurkitu zuten odoljario larriarekin eta aurpegia arropa batekin estaltzen. Bestalde, lokalaren segurtasuneko langileek ustezko erasotzailea atxikita zuten. Ikertzen ari diren zergatiengatik, erasotzaileak edalontzi bat apurtu zion aurpegian biktimari.

Anbulantzia batek Bidasoako eskualde-ospitalera eraman zuen zauritua berehala, eta agenteek ertzain-etxera eraman zuten atxilotua lesioen ustezko delitu bat egotzita.