Gizon bat atxilotu dute Irunen lapurturiko auto bat gidatzen zihoala

Actualizado: jueves, 3 marzo 2011 18:35

DONOSTIA, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten joan den astearte arratsaldean Irunen (Gipuzkoa), otsailaren bukaeran Oiartzungo (Gipuzkoa) tailer batean lapurtu zuten auto bat gidatzen zihoala, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Astearte arratsaldeko 19:45 aldera, Ertzaintzaren patruila batek BMW batean zihoan gizon bat geldiarazi zuen Irunen; polizia-artxiboen arabera, auto hori otsailaren 25ean ostu zuten Oiartzungo tailer batean, giltzak jarrita zituela. Agenteek gizonezkoa atxilotu zuten.

Gainera, beste ibilgailu batzuetako dokumentazioa, bi aurrezki-libreta eta pertsona ezberdinenak ziren beste horrenbeste banku-txartel aurkitu zizkioten.

Gizonezkoa beste zazpi aldiz atxilotu dute, gehienetan jabegoaren kontrako delituengatik, eta epailearengana eraman dute jada. Ertzaintza konfiskaturiko dokumentazioaren jatorria ikertzen ari da orain; horrela, kreditu txarteletako bat 2010eko ekainean Irunen bertan ostu zutela jakin dute.