Gizon bat atxilotu dute Miraballesen (Bizkaia) bikotekidea jo eta aizto batekin mehatxatzeagatik

Actualizado: martes, 6 marzo 2012 12:27
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astelehenean Miraballesen (Bizkaia), ustez bikotekidea jotzeagatik eta aizto batekin mehatxatzeagatik. Biktimak elkarrekin bizi diren etxebizitzatik alde egin behar izan zuen eta denda batean babestu.

   Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez, atxiloketa astelehenean izan zen, Ertzaintzak balizko genero indarkeriako jazoera bat gertatzen ari zela jakin ondoren.

   Dirudienez, gertaerak bikotearen etxebizitzan hasi ziren. Ustez, gizona zenbait objektu apurtzen eta emakumea jotzen hasi zen; gainera, aizto batekin mehatxatu omen zuen. Biktimak ihes egitea eta denda batean babestea lortu zuen.

   Ertzainak biktimarekin harremanetan jarri ziren; emakumeak gorriuneak zituen lepoan eta garondoan, eta ustez aurreko eraso batek eragindako hematoma bat begi batean. Anbulantzia batek ospitalera eraman zuen emakumea, zauriak artatzeko.

   Patruila batek bikotea bizi den eraikineko atalondoan aurkitu zuen ustezko erasotzailea eta, tokitik alde egiten saiatu zen arren, agenteek atxiki eta atxilotu egin zuten. Datozen orduetan Bilboko Guardiako Epaitegira eramango dute.