Gizon bat atxilotu dute Oiartzunen (Gipuzkoa) beste bati diru-zorroa eta sakelekoa osteagatik labana batekin mehatxatuz

Actualizado: lunes, 14 marzo 2011 17:59

DONOSTIA, 14 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek delituzko aurrekariak dituen 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Oiartzunen (Gipuzkoa) beste bati ustez diru-zorroa eta sakeleko telefonoa lapurtzeagatik labana batekin mehatxatu ondoren. Atxilotuak lepoan jarri zion labana biktimari eta herio-mehatxua egin zion, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaera atzo goizaldeko 2:45 aldera izan zen, biktima diskoteka batera oinez zihoala Oiartzungo Makarraztegi industrialdetik. Salaketaren arabera, auto baten zihoazen bi lagun hurbildu zitzaizkion. Eskatu zioten dirua emango ez zietela esatean, haietako bat autotik jaitsi eta biktima bultzatu zuen hesi baten kontra, lepoan labana bat jarriz mehatxu eginez. Ondoren, diru-zorroa eta sakeleko telefonoa ostu zizkion.

Ordu batzuk geroago, lapurretaren ustezko egilea aipatu diskotekaren inguruan aurkitu zuten, eta lokaleko zaindariek bertan atxiki zuten Ertzaintzaren patruila bat heldu eta atxilotu zuen arte. Atxilotua 21 urteko gizon bat da, eta indarkeriaz eta larderiaz eginiko lapurreta delitu bat egotzi diote. Bere gaizkidea -adingabe bat- ere identifikatu egin zuten.