Gizon bat atxilotu dute Pasai Donibanen (Gipuzkoa) beste bati labankada bat sartzeagatik

Actualizado: miércoles, 28 septiembre 2011 13:36

BILBO, 28 Sep. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, irailaren 27an, Pasai Donibanen (Gipuzkoa), arma zuriarekin egindako lesioen delitu bat egotzita, ustez beste gizon bati labankada bat sartu ziolako saihets batean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaerak atzo gaueko 23:00ak aldera izan ziren, Pasai Donibaneko hirigunean. Jakin ahal izan denez, ordu horretan liskar bat izan zuten bi gizonezkok kale erdian. Une batean, gizonetako batek aizto bat hartu zuen eta labankada bat sartu zion besteari saihets batean. Erasotzaileak alde egin zuen berehala, Lezoko noranzkoan, eta biktima Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten.

Pixka bat geroago, Ertzaintzaren herritarren segurtasunerako patruila bat erasoaren uztezko egilearekin gurutzatu zen eta atxilotu egin zuen, arma zuriarekin egindako lesioen delitu bat egotzita.